Alfa azidoak lupuluak dituen bi erretxin talde nagusietako bat da (bestea Beta-azidoena da). Lupuluan mikatztasuna ematearen arduraduna den sustantzia baten prekurtsoreak dira alfa azidoak
Alfa azidoak dira egosketan tenperatura altuak eta denboraren eraginez “isomerizazio” deritzon aldaketa bat jasan eta mikatztasuna/garratztasuna ematen duten sustantzia berrietan (iso- alfa azidoak) bilakatzen direnak.
Alfa azidoek Gram positiboko bakterien aurkako nolabaiteko ezaugarri antibiotiko/bakterizidak dituzte eta horretaz gain, hartzidura prozesuan ere legamiaren aktibitatea (eta ez beste mikroorganismoena) sustatzen du.
Lupulu jakin batek garagardo bati emangi dion garratztasuna lupulu gehiketaren momentua, kopurua eta lupuluaren %alfa azido kantitatearen araberakoa da. Kalkulu hau egiteko momentuan, alfa azidoen 1/3 gutxi gora behera (sistema bakoitzaren efizientziaren arababera aldatzen da) isomerizatzen dela kontutan hartzen da.
Lupulu barietateetan uztaren arabera %alfa azido kopurua alda daiteke urtetik urtera, hortaz garagardo ekoizleak hori kontutan eduki behar du eta mikatztasun “berdina” lortzeko gehitutako lupulu kopurua aldatu beharko du %alfa azido kopurua desberdina bada.