BITXIKERIAK: Beirazko beratze eta iragazpen kupel gardenak!

Poloniako brewpub batetan lan egiten duen maisu-garagardogile bat ezagutu nuen duela hilabete inguru eta bere lantokian garagardoa ekoizteko erabiltzen duten beirazko (borosilikato materiala) beratze/egosketa eta iragazpen kupel gardenak dituen alemaniar jatorriko makinariaren bideo batzuk erakutsi zizkidan.

Dena ikus daiteke!!! Esan nion ekoizpen prozesuko bideo batzuk erakusten zizkidan bitartean. Eta hala da, muztioa ekoizteko erabiltzen dituzten kupelak borosilikato materialaz eginik daude, ekoizpen prozesuan gertatzen dena ikusten uzten duelarik. Bideoan 5. minututik aurrera ageri dira kupel gardenak.

Joh.Albrecht enpresa alemaniarra da makinaria mota hau ekoizten duena. Enpresa honek 1990. urtean instalatu zuen lehen aldiz beraiek ekoizturiko garagardoa ekoizteko makinaria Alemaniako Hamburgo hirian. Geroztik mundu osoko 75 garagardo enpresa baina gehiagotan instalatu dituzte beraien produktuak eta 2001. urtean aurkeztu zuten lehen aldiz publikoki erregistratua duten beirazko garagardo obradorea “JOH. ALBRECHT-Glass Brewhouse”.

beratz.ALBRECHt beratz2.Albrecht iragaz.ALBRECHTArgazkiak: www.joh-albrecht.com

Zer iruditzen zaizue? Nik “flipau” in nun!!!

Egun ona izan!