2013 urtean gustura edandako garagardoak (II)

Atzo 2013 urtean gustura edan ditudan 5 garagardo izendatu nituen blogean eta gaur beste bostekin natorkizue:

6. – Hadouken (Tiny Rebel)  Estiloa: Inperial IPA   Alkohola: % 7,4

IPA zalea bazara, Inperial IPA hau gustatuko zaizulakoan nago. 3 Amerikar lupuluk dira zitriko usainak ematen dizkiotena garagardo honi, karamelu usainak ere aurkitu ditzakegularik. Flabore gozoa, karameluarena zein lupulatua, bukaera lehor eta mikatz batekin.

7.- Rocky Head (Pale Ale)   Estiloa: Pale Ale amerikarra   Alkohola: % 6,5

Londresko garagardo enpresa txiki eta berria da Pale Ale hau ekoizten duena. Ardoaren munduan lan egiten duten bi lankidek martxan jarri duten proiektu interesgarria. Hau da beraiek kaleratutako lehen garagardoa (beste hori bat ere badute orain) eta oso kontutan hartzekoa! Pale Ale oso interesgarria, lupulu usain frutadun oso atseginak, mikatztasun/garratztasun atsegina duena eta duen malta nahasketarekin oso garagardo orekatua eta edateko erraza egiten duena. Bukaera lupulatua du.

8.- Royal Porter a La Taza  ( Nomada Brewing Co.) Estiloa: Inperial Porter  Alkohola: % 10,5

           

Nomada ekoizleek duten garagardo interesgarriena nire gusturako (garagardo beltzen oso zalea naizelako agian…). Txokolate, bainilla, kafe, karamelu eta alkhol pixka bat ere usaindu daiteke, nahiz eta duen alkohol kopururako ez den asko nabari. Bukaera lehor eta txigortua du. Bikaina iruditzen zait!

9.- Vuur and Vlam (De Molen)  Estiloa: Amerikar IPA    Alkohola: % 6,2

             

De Molen-ek dituen garagardoek beti ematen dute zeresana eta hau beraien kalitatezko garagardoetako bat da. Amerikar IPA sendo eta orekatua. Oraindik edan ez baduzue, ez bitan pentsatu.

10.- Old Freddy Walker (Moor Beer Company)   Estiloa: Old Ale  Alkohola: % 7,4

            

Lista bukatzeko Old Ale garagardo beltza dugu. 2004. urtean Ingalaterran gabonetako garagardo txapeldun irten zen. Oso garagardo beltz ona, erraz edaten da, kafe usain eta zapore goxoa, gorputz ona eta bukaera garbie. Alkohola ez da nabari.

Eta zuek? 2013. urtean edandako zein garagardo aipatuko zenituzkete?

Ongi izan!