2013. urtea iada atzean utzi dugu eta urte honetan oso gustura edan ditudan garagardo batzuk gogoratzen jarri naiz, hamar bat minutu beranduago iada zerrendatxo polit bat dudala konturatu naiz eta blogean zuekin elkarbanatzea bururatu zait. Ez da aurten edan ditudan garagardo gustukoenen zerrenda, ez bainaiz guztietaz gogoratzen eta bat baino behiago ahaztu ditudala zihur nago, baina hurrengo zerrendan ageri direnak asko gustatuko zaizkidala argi dago. Ordenak ere ez du garagardo bat edo besterengatik lehentasuna dudala esan nahi. Gaur bost ikusiko ditugu eta bihar beste bost. Ea zer iruditzen zaizuen:
1. – Ruthless Rye IPA (Sierra Nevada Brewing Co.) Estiloa: Rye Beer Alkohola: 6.6%
Zekalea erabilita eginiko garagardo oso orekatu. Lupulu usain oso atseginak, pomelo eta beste fruitu usainak nabari dira, belar zein ogi usainak ere bereiztu ditzakegularik. Oso errez sartzen da eta lasai-lasai hartzeko garagardo bikaina da!
2.- Wild Turkey Bourbon Barrel Stout (Anderson Valley Brewing) Estiloa: Oatmel Stout Alkohola: % 6,9
Garagardo hau benetan erakargarria da Stout eta garagardo beltzak gustuko dituen edonorentzat. Hiru hilabetez heltzen da garagardo hau Wild Turkey egurrezko whisky kupeletan, bainilla zein egur usainak gehitzen dizkiona dizkiona Stout-ak dituen txokolate eta txigorturiko garagar malta usainei. Paregabea!
3.- Export Stout London 1890 (The Kernel) Estiloa: Export Stout Alkohola: %7,2
Stout oso sendo eta orekatua, kafe usain oso atsegina, bainilla pixka batekin ere. Oso atsegina ahoan, sentsazio oliotsua, mikatztasun belartsua baina astringentziarik gabe. Postre bikaina!!!
4.- Black Betty (Beavertown) Estiloa: IPA beltza Alkohola: % 7,4
IPA baten fruta usainak Magnum, Columbus, Chinook eta Citra lupuluei esker, garagardo beltz batek ematen dion txokolate eta txigortu usainekin batera. Oso orekatua, bukaera lupulatu atsegin bat uzten duena.
5.- IPA Simcoe Centenial Motueka (The Kernel) Estiloa: Amerikar IPA % 6,4
The Kernel enpresaren IPA bertsio onenetarikoa, adituak dira Pale Ale zein IPA-k egiten eta garagardo hau da adibide on bat.
Bihar beste bostak ikusiko ditugu!
Ongi izan!