Artisau garagardo bila Kroazian

Kroazian 18 egun pasa behar nituen oporretan eta bertan artisau garagardoa (kontzeptu hau nahiko esanguratsua den arren, guztiok ez baitugu kontzpetu honen inguruko ideia berbera, horrela esango diot testu honetan “ohiko enpresa handienak ez diren garagardo interesgarriei”) bilatu eta aurkitzeko aukerak zein ziren ikusi nahi nuen. Nahiz eta bertako artisau garagardoren bat aurkitu eta probatzeko gogo handia izan, helburu hori interneta erabili gabe lortzea zein erraza/zaila zen ikusi nahi nuen. Ondoren, behin oporretatik bueltan, internet erabilita bilaketa berbera egitea zen asmoa.

Halaxe ibili nintzen hortaz, 18 egunetan zehar, 8 hiri/herri desberdinetako taberna, jatetxe zein “delikatessen” denda desberdinetan begira eta galdezka. “Do you have Craft Beer ?”  Gehienek ez zekiten zer nahi nuen, eta toki batzutan “hommade beer” bezala ezagutzen zutela jakin nuenean, halaxe ere galdetu nuen baina erantzuna beti berbera izaten zen. Ezezkoa.

Bi alditan bakarrik aurkitu nuen Kroaziako artisau garagardoa, lehenengoa Split hiriko jatetxe batetan, baina probatzeko astirik ez nuen izan denboraz larri genbiltzan eta itsasuntzi bat hartzeko, eta bigarren aldia, 10 bat egun beranduago izan zen, asko poztu nintzen, beldur bainintzen  jatetxe hartan ikusitako artisau garagardoa probatu gabe geratzeko aukera zegoela konturatu bainintzen. Bi tokietan aurkitutako garagardoa berdina zen, San Servolo marka… Eskaintzen zituzten bi garagardoak probatu nituen eta zoritxarrez bietako bat bera ere ez zen izan nire gustukoa…  baliteke banaketa edo gordeketa baldintza txarretan  ( tenperatura altuegietan eta denbora luzeegian…) egin izana eta garagardoaren izaera aldatu izana. Baina beno, aurkitzea asko kosta zen eta aurkitatukoa ez zen hain atsegina izan.

IMG_2451

Internetez Kroaziako artisau garagardoa non aurkitu bilatzen hasi naizenean, emaitza ez da askoz hobea izan. Web orri batean 12 garagardo enpresen loturak aurkitu ditut baina batere ez artisau garagardo enpresa batena.

Nahiz eta gurean ere oraindik ez hain erraza izan artisau garagardoa aurkitzea, geroz eta errazagoa da, eta hiri/herri handiagoetan aukera askoz handiaoga izaten da. Bartzelona, Valentzia, Valladolid eta Madrilen adibidez toki ugari dago. Gure hiriburuetan ere bilatu ezkero aurkitzeko aukera dago gaur egun.  

Gure kasuan, internetez bilaketa egin ezkero emaitza asko irteten dira. Gainera, gurean ere zorte handiagoa dugu, artisau eta ekoizle txikien garagardoak aurkitzeko www.localbier.com bilatzailea erabili baitezakegu, garagardo mota hau duten eta zugandik gertuen dauden salmenta puntuak ematen baititu.