Never Stop-eko lagunek Donostian ospatuko den lehenengo “Mikro Brew Festival” artisau garagardo festa antolatu dute La Madame-koekin batera.
30 artisau garagardo desberdin dastatzeko aukera izango da (EEBB, Danimarka, Ingalaterra, Eskozia, Belgika, Frantzia, Espainia eta bertakoak).
Hemen inguruko garagardoen artean Olañeta, Pagoa, Bob´s Etxeko eta Gross ditugu, beraien puntutxoa edukiko dutenak.
Never Stop eta La Madame izango dira atzerriko garagardoak saltzen ibiliko direnak. Flying Dog, Mikkeller, Sierra Nevada eta Brewdog enpresen garagardoak izango dira beste batzuen artean.
Vanpopel Club eta DJ-a izango dira ekitaldian musika zuzenean eskainiko dutenak.
Data eta ordua: Abuztuak 9 (19:00 – 22:00 )
Kokalekua: Donostia, Bataplan-go terraza.
Prezioa: 35 euro
Janaria: The Loaf enpresaren esku
Sarreren salmenta puntuak:
– Never Stop (Errege Katolikoak 6, Donostia)
– La Madame (San Bartolomé 35)