Etxe ondoan Pub oso interesgarri bat dut, non astero ia-ia bi garagardo desberdin izaten dituzten grifoan eta botiletan ere maiztasun handiz izaten dira gauza berriak.
Astean pare bat aldiz gutxienez joaten naiz bertara, eta egun hauetan egin duen eguraldi ona aprobetxatu dut bertako terrazan artisau garagardo batzuk lasai eta gustura hartzeko.
Interesgarria iruditu zitzaidan lorontzi bezala garagardo kupelak zituztela ikustea, eta nahiz eta lehenengo egunean argazi makina nirekin ez izan, bigarrengoz joan nintzenean espreski hartu nuen nik ikusitakoa zuekin elkarbanatzeko:
Seguru hau ikusita bati baino gehiagori bururatu zaizuela etxerako antzeko lorontziren bat hartzea…