GARAGARDOA OTORDUETAN: Bulgur eta Amerikar Pale Ale bat…

Duela bi igande aspaldian sukaldatu ez dudan (pare bat hilabete) jaki bat prestatzea erabaki nuen hozkailuan nuen Partizan garagardo enpresaren Amerikar Pale Ale batekin batera hartzeko: Bulgur, “cous-cous”-aren oso atzekoa zaporez baina hau baina tamaina handiagoko aleak dira.

IMG_1108

Biak sukaldatzeko curry-a erabili ohi dut eta hala egin nuen baita aurrekoan, azanahoria, apioa, babatxuria, feta gazta eta tomatea ere erabiliz.

Amerikar Pale Ale estiloko garagardoa oso ondo doakio Bulgur edo Cous-cous bezalako platerei, gainera, erabili nuen tomateak ematen dion azidotasun puntuarentzat garagardoa aukera bikaina da. Garizko garagardo alemaniar bat edo holandako witbier bat ere aukera onak lirateke Bulgur-arekin hartzeko.

IMG_1112 IMG_1111

 

 

 

 

 

 

 

Argazkietan ikusi daitekeen bezala, bulgur-az gain tomate xehetua, babatxuria eta oso kalitate oneko oiba olio pixka bat ogi xerretan jarrita jan nuen. Mmmm… hau ardoarekin batera hartzea ez da hain aukera ona babatxuriak eta tomatearen azidotasunak ardoaren zaporea alda dezaketelako, baina Pale Ale garagardoarekin zoragarri dago! Garagardoa tomatearen azidotasunaz probesten da eta ahoan hozka egitean gelditu daitekeen olioa garbitzen laguntzen du garagardoaren karbonatazioak.

Honi buruz idazteak eta otordu hura gogoratzeak bakarrik nire ahoko fluxuak martxan jarri ditu berriz eta gaurkoz hementxe utziko dugu. Afarian pentsatzen hasia naiz iada… hozkailuan Goose Island IPA pare bat ditut eta honekin batera zer afaldu erabaki beharra daukat…

Ongi izan!!!