Apirileko bigarren hamabostaldia ekintza ugariz betea dago eta hemen duzue laburpentxo bat:
APIRILAK 20 (11:00etan) : ETXEKO GARARAGARDO EGILEEN I. BILKURA
Non: Goieskola, Larrezabaleta 4 (Oiartzun)
Egitaraua:
· 11:00tan= Aurkezpena eta hitzaldia garagardoa egiten dugun bitartean.
· 12:30tan= Tailerra: Lupuluen infusio dastaketa (ekarri zurea!).
· 13:30tan= BAZKARIYEEAH; Beganoa edota haragijalea.
· 16:30tan= Etxean egindako garagardoen aurkezpena eta dastaketa (Tira, hau egun osoan zehar izango da…)
· 17:30tan= TAILLERA-HITZALDIA: Garagardoa dastatzeko gomendioak
APIRILAK 22 eta 23: IRUNGO ATSEGINA-REN 91. URTEURRENA
“Irungo Atsegina” eta “Boulevard garagardotegiak” garagardoaren inguruko 2 eguneko jardunaldia antolatu dute
Apirilak 22 (20:00etan): Garagardo dastaketaren hastapena (Erik Coene) jateko pintxoez lagundua.
Apirilak 23 (20:00etan) : “Craft breweries” bezala izendatu duten garagardo-janari dastaketa berezia Irun+Gastronomia taldeak prestaturiko pintxoekin.
Prezioa: 20 euro egun bakoitzeko edo 35 euro bi egunetan joan nahi ezkero.
APIRILAK 27 (13:00- 19:00): GARAGARDO UZTARTZE BAZKARIA
Non: Euskal Gastronomi Anaiartea
Elvira Zipitria z/g (Donostia)
Prezioa: 35 euro
Euskal Gastronomia Anaiarteko Euskararen Taldeak, “Never Stop Beer” garagardotegi donostiarrarekin elkarlanean, estreinakoz eta soilik euskaraz gauzatuko den GARAGARDO UZTARTZE BAZKARIA antolatu du.