BEERTSOTAN! Xabier Perez (Legorreta)

Aitua nuen Londresen
garagardo_ona ote zen
baina gehiago, gauza hobeak
topatu nituen
Iñigo ta Gari zeuden
euskaldun asko hain zuzen
jende jatorra, lagun handiak
han egin nituen.

Behin ezagutu ta gero
garagardo batzuk edo
hartu genitun, denok batera
orduan bai bero
san fermin eguna ero
gogoan dut aldiero
eskerrik asko, segi lanean
hortxe egunero.

Euskal kultura zabaldu
ez gaitzatela zapaldu
lan horretantxe erreferente
zerate bihurtu.
beste kulturak uztartu
ta garagar uzta hartu
bañera baten zerbeza pixkat
arren preparatu