Cafetería Boulevar-eko Mikel Lluciak eta El Rincón del queso-ko Ana Pradok garagardoaren eta gaztaren bat egitea gauzatu nahi dute.
Eguna: Larunbata, martxoak 9
Lekua: TXOKOGORRI / Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoa (Irun, Gipuzkoa)
Tokia: 25 lagun
Izena emateko azken eguna: martxoak 2
Izena ematea: Kabigorriko barran fitxa bat egongo da izena eman nahi duenarentzat
Prezioa: 17 euro bazkideek / 20 euro bazkide ez direnek
Mikelek garagardoari buruzko informazio orokorra azalduko du, edango diren garagardoen inguruan sakonduz: hauen osagaiak, alkohol-edukia, zerbitzatzeko tenperatura, garagardo-motaren definizioa (lager edo ale) eta garagardo-estiloa (stout, abadia, red ale, bock, etab.).
Anak gazta bakoitzaren ezaugarriak azalduko ditu, berarekin gazta bat garagardo mota batekin parekatzearen nondik-norakoak baloratuko dituzte dastaketara hurbiltzen direnek, haren kualitatearen eta ahoan duen egituraren arabera.
Honako garagardo eta gazta hauek dastatuko dira:
Maisels Weisse, Emmental gaztarekin
Lervig Lucky Jack, Comté gaztarekin
De Molen Hamer & Sikkel, Morbier gaztarekin
Westmalle Dubbel, Ossau Irati gaztarekin
Struise Pannepot 2011, Stilton gaztarekin