Espainiako Carlos II. Erregeak garagardoaren espainiako lehenengo zergak ezarri zituen (1679. urtea), 4 “maravadi” (garai hartako moneta) garagardo litro bakoitzeko ordaindu behar zirelarik. Zerga hauen zati bat bera eta Maria Luisaren arteko ezkontza ordaintzeko erabili zela esaten da.
Urtebete beranduago madrilgo lehen garagardo fabrika ezarri zen Barquillo kalean. Enrique Coremann zen jabea eta 240000 litro urtean ekoizteko ahalmena zuen.