Brewdog Camden (Londres, Ingalaterra)

Duela gutxi Londresko Camden auzoan ireki duten Brewdog tabernatik pasa nintzen. Taberna hau Brewdog garagardo enpresa Eskoziarrak dituen 8 tabernetako bat da.  Guztiek kontzeptu edo ideia berbera dute: Beraiek ekoizturiko garagardoak dira protagonista, rock musika edo musika gogorrarekin batera, garagardoen inguruko informazio edo esaldiak irakurri daitezkeelarik paretetan.

Kokapena:  113 Bayham Street, Camden Town  NW1 0AG (Londres, Ingalaterra)

Ordutegia:      Ast. – Osteg: 12:00- 23:30

                        Ostir. eta larunb: 12:00 – 00:00

                        Igandetan: 12:00 – 22.30

IPA estiloko garagardo oso lupulatuak (bai garratztasuna emanik baina bereziki lupulu usain indartsuak) ekoiztuz, beraien “itxura alternatiboa” eta garagardoa ekoizteko erabiltzen duten modu desberdina zabaltzeko eginiko marketing estrategia oso ona dela eta egin dira oso ezagun garagardo zale askoren artean.

Bi pisuko taberna bat da, nahiz eta goiko pisua izan toki gehien duena.

Grifoan naiz botiletan saltzen dituzte beraien garagardoak, baina beste artisau garagardo enpresa desberdinen garagardoa botilak ere probatzeko aukera dago (Mikkeler, Flying Dog etab.).

Grifoan eskaintzen dituzten garagardoak honakoak dira:

Dead Pony Club % 3,8                  Trashy Blonde % 4,1

77 Lager % 4,7                              Zeitgeist % 4,9

5 A.M. Saint % 5                            Punk IPA % 5,4

Alice Porter % 6,2                         Hardcore IPA % 9,2

Anarchist/alchemist % 14

Eta % 32 (Tactical Nuclear Penguin) eta %41 alkohol kopurua bolumenean duten garagardoak dituzte baita!!

Janaria:

Ez da berez bazkaldu edo afaltzeko toki bat, baina garagardo bat eta beste probatu bitartean gose pixka bat sartu ezkero, hanburgesa eta antzeko janariak jateko aukera dago.

Garagardo zalea bazara, dudarik gabe toki benetan egokia da hau, garagardo estilo desberdinen eskaintza handia baitago eta dituzten garagardoak benetan kalitate altukoak direlako.

Eta garagardoa asko gustatzen ez bazaizu, oso toki aproposa da baita, hemen dituzten garagardo mota desberdinak probatu ondoren jakingo baituzu benetan garagardoa gustatzen zaizuen edo ez, enpresa handiek kantitate handitan ekoizturiko garagardo argiak baino askoz ere aukera handiagoa baitago garagardoaren munduan, zein den (edo diren) norberaren gustukoa/k jakin behar da.

Erantzun bat “Brewdog Camden (Londres, Ingalaterra)” bidalketan

  1. Pingback: Brewdog eta marketina | Lupulu

Iruzkinak itxiak daude.