Donostiarrak zorioneko daude. Duela hilabete inguru (Apirilak 20) garagardo mundua Donostiara gerturatu da, eta bertan gelditzeko gainera. Gaizka Izeta eta Txomin Garmendia dira Never Stop taberna martxan jarri dutenak. Txomin duela 20 urte hasi zen garagardoaren munduan, botilak biltzen hasi zen eta iada 1400 inguru ditu. Gasteizen dagoen Kitsch tabernara bidai batzuk egin eta Javier Aldearekin bilera batzuk egin ondoren jarri ziren proiektuan lanean.
Helbidea: Errege Katolikoen kalea 6
Ordutegia: 17.30 – 01.00
Taberna luzexka bat da, udan terrazatxo bat eta guzti duena. Sei kañero ditu, bai jauna, bakoitza garagardo mota batetakoa. Kañero hauetan dituzten garagardoak grifotik edateko aukera edukitzea benetan paregabea da, ez da batere erraza horrelakorik gure inguruan aurkitzea, inbidia sanoa sentitzen dut inguruan bizi direnengatik.
Musika lasaia entzuteko aukera izango duzue bertara inguratu ezkero. Kontzeptua ez baita dantzaleku batena, garagardo bat lasai hartzeko eta bertako jendearekin garagardo mota desberdinen inguruko inpresioak aldatzeko toki bat baizik.
Argazkietan tabernaren sarrera, iturriak ikusten diren panoramika eta garagardo botilak daudeneko argazkiak dituzue. Garagardoari dagokionez…
Garagardoari dagokionez, hona hemen eskaintza:
Kañeroan:
– The Kernel Pale Ale – kuhnken American IPA – zz+ amber ale Naparbier
-janis Porter – 5am Saint Brewdog – Molotov IPA Evil Twin
Botilan
Botiletan ere aukera itzela dago, aurkitu ditzakegun garagardo estiloak honakoak dira:
Pilsner, Pale Ale, IPA (azpiestilo desberdinak dituzte, imperial, doble IPA…), Bitter, Stout, Brown Ale, Schwarzbier, trapistak, Red Ale, English Ale, garizkoak, Strong Ale, Porter, Barley Wine, Alkoholik gabekoa… Eta azpimarratzekoa da baita, Gluten gabeko Pilsner garagardoa edateko aukera dagoela, zeliakoek edatea duten garagardo bat hain zuzen ere.
Eta hau gutxi balitz, bertatik askotan pasatzeko asmoa duzuenontzat, edo behin baino gehiagotan behintzat, bezeroen notatxo liburu bat dute! Zer den hau? Ba hainbeste garagardo dituztenez, eta askotan batek azkeneko aldian zein garagardo hartu zituen (eta nolakoak ziren) ahazten duenez, norberak edan dituen garagardoei buruzko inpresioak idazteko aukera du, horrela, hurrengoan tabernatik pasatzean, iadanik zein garagardo edan dituzun eta hauen inguruko zure iritzia zein zen gogoratu dezakezu.
Mila esker denagatik Txomin eta Gaizka!
Pingback: Sanferminak eta garagardoaren bidea