Hurrengo errezeta hau sukaldean aritzea gustatzen zaienentzat da, edo behintzat, pazientzia dutenentzat, gau oso batean (edo 24 h) zehar utzi behar baita marinatzen haragia.
Zailtasuna: Erraza-ertaina
Osagaiak (5 pertsonentzako):
– 3 garagardo botila – Olioa
– Tipula handi bat (zati txikitan moztua) – Azanahoria (xaflatan moztua)
– Piperbeltza (goilara txiki baten 1/4) – Irina (Goilarakada bat)
– 1,5 kg behi haragi (kubotan moztu) – Laranja azala txiki-txiki egina ( 2 goilarakada)
– Andere mahats jelea (2 goilarakada) – Limoi zukua (goilarakada bat)
Prestaketa:
“Bowl” batean tipula, gatza, garagardoa, piperbeltza eta haragia jarri eta 12-24 orduz marinatzen utzi hozkailuan.
Haragia atera eta ongi xukatu (likidoa kendu), marinatzea gerorako gordez.
Olioa jarri lapiko batean eta haragia pixka bat frijitu. Marinatzea eta azanahoria gehituko dugu ondoren; tapatu eta 2 ordu eta erdi sukaldatu su bajuan. Ondoren irina ur pixka batekin nahastu eta gehitu saltsara laranja azala, limoi zukua eta andere mahats jelearekin. 5 minutu gehiagoz sukaldatu eta prest egongo da!