“Cerveceros de España” elkarteak 2011ko garagardoaren sektorearen inguruko datuak argitaratu ditu. Elkarte hau 1922an sortu zen Espainiako garagardo ekoizleak biltzeko asmotan. Gaur egun talde hau osatzen duten enpresak estatuko garagardo ekoizle handienak dira: Mahou-San Miguel taldea, Heineken España, Damm, Compañía Cervecera de Canarias, Hijos de Rivera eta La Zaragozana.
Hurrengo lerroetan datu esanguratsuenak irakurtzeko aukera izango duzue:
– 2011ko gargardo kontsumoa 48,2 litro/pertsonako izan zen, aurreko urtean baino % 0,2 gutxiago.
– Salmentak aurreko urteko berberak izan ziren, 32,8 milioi Hl, turismo eta eguraldi onari esker.
– Ostalaritza da sektore honen kontsumo kanal garrantzitsuena eta 2011 urtean aurreko urtean baina % 2,1 gutxiago kontsumitu zen kanal honetan, etxeko kontsumoa % 3,2 igo zen bitartean.
– Esportazioak % 9,12 egin du gora 2011n.
– Espainiar estatuak 279 milioi euro bildu zituen edari honi ezartzen zaizkion zerga berezien bitartez.
Hurrengo grafikan Espainiako garagardo enpresa handien ekoizpena (milaka Hl-tan) ageri da: