Iruñea eta bertako garagardo zaleak zorioneko dira duela aste batzuk Beer Kupela denda ireki baita. Hiru bazkide dira proiektu hau martxan jarri dutenak, Atarrabian hiru urtez taberna bat kudeatzen ibili ondoren.
Iruñean bertako zein atzerriko artisau garagardoa erosteko dendarik ez zegoela ikusi zuten eta ezta norberak etxean garagardoa egiteko materiala eta lehengaiak erosteko tokirik. Hutsune hau betetzeko asmoarekin ireki dute Beer Kupela denda.
Denda izateaz gain, artisau garagardo banatzaile dira, Iruñea eta inguruko tokietako taberna zein dendetara artisau garagardo helaraziz.
Kokalekua: Monasterio de Irache 44, Iruñea
Ordutegia: Atelehenetik Larunbatera: Goizez 10:00-14:00
Arratsaldez 16:30 – 20:00
200 garagardo desberdin inguruko eskaintza dute, bertako zein atzerriko artisau garagardo ekoizleen produktuak. Localbier-en duten profilean ikusi ditzakezue eskaintzen dituzten marka guztien zerrenda.
Ekintza ugari antolatzeko asmoa dute: garagardo mota desberdinen dastaketa profesionalak, lagun taldeei zuzenduriko garagardo dastaketa ez profesional “itxiak”, etxean garagardoa egiteko ikastaroak eta inguruko artisau garagardo ekoizleen fabrikak ikusteko txangoak.