Bidassoa Basque Brewery-ren bideoa

Bidassoa Basque Brewery Irungo artisau garagardo ekoizlea aurkeztu genuen duela donboratxo bat iada blogean baina hala ere interesgarria suertatu dakizuelakoan elkarbanatu nahi dut gaur zuekin Localbier-ek Irungo ekoizleei eginiko bisitaren bideoa (Gazteleraz dago). Ekoizpen prozesua zein erabiltzen duten makinaria ikusteko interesgarria dela uste dugu.

Duela astebe argitaratu zen bideoa eta iada 450 ikustaldi baina gehiago ditu.

 

Beer kupela

Iruñea eta bertako garagardo zaleak zorioneko dira duela aste batzuk Beer Kupela denda ireki baita. Hiru bazkide dira proiektu hau martxan jarri dutenak, Atarrabian hiru urtez taberna bat kudeatzen ibili ondoren. beerkupela

Iruñean bertako zein atzerriko artisau garagardoa erosteko dendarik ez zegoela ikusi zuten eta ezta norberak etxean garagardoa egiteko materiala eta lehengaiak erosteko tokirik. Hutsune hau betetzeko asmoarekin ireki dute Beer Kupela denda.

Denda izateaz gain, artisau garagardo banatzaile dira, Iruñea eta inguruko tokietako taberna zein dendetara artisau garagardo helaraziz.

Kokalekua: Monasterio de Irache 44, Iruñea

Ordutegia: Atelehenetik Larunbatera: Goizez 10:00-14:00

Arratsaldez 16:30 – 20:00

200 garagardo desberdin inguruko eskaintza dute, bertako zein atzerriko artisau garagardo ekoizleen produktuak. Localbier-en duten profilean ikusi ditzakezue eskaintzen dituzten marka guztien zerrenda.

beerkubeerku2

   

Ekintza ugari antolatzeko asmoa dute: garagardo mota desberdinen dastaketa profesionalak, lagun taldeei zuzenduriko garagardo dastaketa ez profesional “itxiak”, etxean garagardoa egiteko ikastaroak eta inguruko artisau garagardo ekoizleen fabrikak ikusteko txangoak.

Beerbaofest 2015

Asteburu honetan Beerbaofest jaialdia ospatuko da Bilbon. Gure inguruko zein atzerriko garagardo desberdinak dastatzeko aukera egongo da: Naparbier, Laugar, Drunken Bros, Bidassoa Basque Brewery, La Quince…

Data eta ordua:  Urtarrilak 16 Ostirala 18.00h – 02.00h

Urtarrilak 17 larunbata12.00h a 02.00h.

Tokia:  Bilborock, Muelle la merced ( Bilbo )

beerbaofest

Hop Hunters garagardoaren aurkezpena Never Stop tabernan

Hop hunters garagardoa La Quince Brewery, Bidassoa Basque Brewery, Gross eta Drunken Bros artisau garagardo ekoizleek elkarlanean eginiko % 7,5 alkohol bolumenean duen India Pale Lager garagardo bat da. Bidassoa Basque Brewery ekoizlearen lantegian ekoiztu zen.

Larunbat honetan Hop Hunters garagardoaren aurkezpena egiOnngo da lau ekoizleekin batera Donostiako Never Stop tabernan.

hop hunters