Gaurkoan oso interesgarria iruditu zaidan bideo bat dakarkizuet. Port Brewing-ek beraien “Stein beer” estiloko Hot Rocks garagardoa ekoiztean garagardo mota hau egiteko beraiek erabiltzen duten “teknika” ageri da bertan.
Stein beer garagardo estiloa eta honen izena garai batetan muztioa egosteko Alemaniako ekoizle batzuek erabiltzen zuten teknikari zor zaio. Muztioa egosteko, ikaragarri berotzen zituzten “harriak” botatzen zituzten heltze ontzira eta muztioak hauek ikutzean, muztioaren azukre batzuk karamelizatzea lortzen zen muztioa egosteaz gain.
Hona ba hemen Port Brewing-en “Stein beer” garagardoa ekoizteko erabiltzen duten teknika: