Denbora asko pasa da iada azkeneko aldiz lupulu barietate baten inguruan aritu garela blogean. Gaurkoan Wakatau lupulua aurkeztuko dugu. Lupulu hau Hallertau barietatearen ondorengo bat da eta Hallertau aroma bezela ere ezagutzen da.
Jatorria: Zelanda Berria
Mota: Usaina zein mikatztasuna emateko lupulu egokia, hau da, erabilera bikoitza duen lupulu bat da Wakatau.
Erabilera/kalitatea: Kolore gutxiko garagardoetan primeran doa eta europa zein ameriketako Ale estilo desberdinetan erabiltzeko ere egokia da.
Ezaugarriak: Lore eta bainilla flabore bereizgarri eta atseginak ditu. Duen usain garbia ere oso egokia da amerikar Pale Ale zein IPA bezalako garagardoetan Dry hopping bezala gehitzeko.