Bihartik iganderarte ospatuko da Irungo Estebea jatetxean bertan antolatzen den II. garagardo festa.
Data: Irailak 18-21 bitartean (arratsaldeko 18.00etatik aurrera)
Tokia: Estebenea Jatetxea – Olaberria auzoa 51, Irun (Gipuzkoa)
17 grifo desberdin egongo dira, artisau garagardo etxe desberdinetako garagardoak eta belgikakoak. Musika kontzertua eta jatekoa ere egongo da: saltxitxak, ukondoa etab.
Honetaz gain, ekintza desberdinak antolatu dira lau egunetan zehar. Hurrengoak dira:
Osteguna 18
18.00 – Garagardo festaren irikiera
20.30 – Brewdog Experience (Izena eman behar da: 943 62 19 62): Ekoizle eskoziarren enpresaren historia eta honen inguruko kontuak, Brewdog-en garagardo dastaketarekin.
Ostirala 19
20.30 – Bidassoa Basque Brewery Irungo ekoizlearen aurkezpena eta beraien hiru produktuen dastaketa.
Larunbata 20
20.30 – Kontzertua: Pick a Bear
21.30 – Maridaje afaria Eric Coene-ren eskutik.
Igandea 21
20.30 – Etxean garagardoa egiteko tailerra lupulu.com-eko kideen eskutik.