Gaur goizean hurrengo elkarrizketa irakurri dut internet-en eta euskaratu eta aldaketatxo batzuk egin ondoren zuekin partekatzea erabaki dut:
2039. urtean daude Jaione eta Iñigo taberna batetan…
Jaione: Zenbat artisau garagardo edaten dituzu egunean?
Iñigo: 4 bat…
Jaione: Zenbat balio du edaten duzun artisau garagardo bakoitzak?
Iñigo: Hiru euro inguru…
Jaione: Zenbat urte dira artisau garagardoa edaten duzula?
Iñigo: 25 inguru… zergatik galdetzen didazu hau guztia?
Jaione: Ba al dakizu egunean hiru euro balio dituen 4 artisau garagardo edanda, urtean 4320 euro inguru direla, eta 25 urtetan zehar inflazioa kontutan hartu gabe 108000 euro inguru?
Iñigo: Bai… eta…?
Jaione: Ba al dakizu interes finkoko “fondo” batetan diru hori sartu izan bezenu gaur egun Ferrari bat erosteko gain izango zinatekeela?
Iñigo: Artisau garagardorik edaten al duzu?
Jaione: Ez…
Iñigo: Eta non duzu zure Ferrari-a???
Jaione: Bueno…
Iñigo: Ez bueno ta ez ostia!!!¿ Nun dau zure Ferrari puta hori?