Joan den Martxoan ospatu zen Londresen FreeFrom Food Awards 2014 lehiaketako sari banaketa eta gluten gabeko garagardoen ataleko irabazleak nortzuk izan ziren jakigo dugu gaur hurrengo lerroetan:
1.- IRABAZLEA:
– Green´s India Pale Ale %5 alk. bol.
Jatorrian glutenik gabeko lehengaiez ekoiztutako garagardo bat da, garagar maltarik erabili gabe ekoiztua (beste gluten gabeko garagardo batzuei glutena behin garagardoa ekoiztu ondoren kentzen zaie).
2.- OSO GOMENDAGARRIA
Irabazleaz gain, hurrengo bi garagardoak “oso gomendagarria” bezala sailkatu ziren:
– CELIA Organic Gluten-Free Lager – Estrella DAURA Damm
3.- GOMENDAGARRIA
– Green´s Premium Pilsner – St. Peter´s Brewery G-Free
Londresen ospatu zen lehiaketa honetan epaimahai bezala parte hartzeko aukera izan genuen eta pertsonalki Green´s IPA eta Celia Organic Gluten-Free Lager garagardoek asko eta oso positiboki harritu nindutela esan beharra daukat.
Lehenengoa IPA klasiko oso orekatu eta atsegin bat, garagar maltarik gabe ekoiztua! Sekula ez nuen asmatuko garagar maltarik erabili gabe ekoiztua izan dela. Eta bigarrena, Celia-ren gluten gabeko garagardoa, Pilsner benetan atsegina, orekatua eta garbia. Hau gluten gabeko garagardo bat denik ere ez nuen pentsako jakin gabe.