Localbier artisau garagardo eta ekoizle txikien bilatzaileak fabrika propiorik ez duten ekoizleak bilatzailean desberdintzeko proposamena egin du blogean. Proposamen honek aurretik Localbier-en blogean plazaratutako eztabaida ireki batetan pertsona zein erabiltzaile desberdinek elkarbanatutako iritzi edo ikuspuntu desberdinetan du oinarria.
Hiru talde orokorretan desberdindu dira fabrika gabeko garagardo ekoizleak:
– Ekoizturiko fabrika tokia izendatuz (Elaborado en…), beste fabrika batetan ekoizten duten garagardogileen kasuan eta ekoizleak berak lehen eskutik emaniko informazioan oinarrituz.
– Hirugarrengo batek ekoiztuta (Elaborado por terceros) Fabrika propiorik gabe ekoizten duten garagardogileen kasuan eta bilatzaileak ekoizlearen eskutik non ekoizten duen jakiterik lortzen ez duenean.
– Gipsy Brewer terminoa erabiliko da fabrika desberdinetan ekoiztu ohi duten garagardo ekoizleentzat, beraiek fabrikarik eduki gabe.
Localbier-ek lehen proposamen ireki bat dela dio honakoa, hasiera batetan bilatzaileko informazioa pixka bat txukunago azaltzen lagunduko duena erabiltzailearentzat. Horretaz gain, hiru termino hauen barnean bere burua kokatzen ez duen fabrikarik gabeko ekoizle konkretuen kasuen inguruan ere baliozko formula bat bilatzeko prest daudela dio.
Hemen duzue Localbier-en blogean honen inguruan idatzitako sarrera: Valoración del debate “Productores con y sin instalaciones propias”