Localbier bilatzaileak erabiltzaileen partaidetza irekiarekin fabrikarik gabeko ekoizleak sailkatu ditu

Localbier artisau garagardo eta ekoizle txikien bilatzaileak fabrika propiorik ez duten ekoizleak bilatzailean desberdintzeko proposamena egin du blogean. Proposamen honek aurretik Localbier-en blogean plazaratutako eztabaida ireki batetan pertsona zein erabiltzaile desberdinek elkarbanatutako iritzi edo ikuspuntu desberdinetan du oinarria.

Hiru talde orokorretan desberdindu dira fabrika gabeko garagardo ekoizleak:

– Ekoizturiko fabrika tokia izendatuz (Elaborado en…), beste fabrika batetan ekoizten duten garagardogileen kasuan eta ekoizleak berak lehen eskutik emaniko informazioan oinarrituz.

– Hirugarrengo batek ekoiztuta (Elaborado por terceros) Fabrika propiorik gabe ekoizten duten garagardogileen kasuan eta bilatzaileak ekoizlearen eskutik non ekoizten duen jakiterik lortzen ez duenean.

– Gipsy Brewer terminoa erabiliko da fabrika desberdinetan ekoiztu ohi duten garagardo ekoizleentzat, beraiek fabrikarik eduki gabe.

Localbier-ek lehen proposamen ireki bat dela dio honakoa, hasiera batetan bilatzaileko informazioa pixka bat txukunago azaltzen lagunduko duena erabiltzailearentzat. Horretaz gain, hiru termino hauen barnean bere burua kokatzen ez duen fabrikarik gabeko ekoizle konkretuen kasuen inguruan ere baliozko formula bat bilatzeko prest daudela dio.

Hemen duzue Localbier-en blogean honen inguruan idatzitako sarrera: Valoración del debate “Productores con y sin instalaciones propias”

BITXIKERIAK: Enpresa batek artisau garagardoa bidaltzen du ostiralero Londresko lantokietara

Deskbeers izeneko enpresa berri batek ostiralero Londresko enpresa desberdinetara bertako artisau garagardo botilak bidaltzen ditu. Enpresa berri bat da, ideia bikain bat proiektu interesgarrian bilakatu duena, eta gainera, bertako artisau garagardo ekoizle txikiak zein lekuko kontsumo bat bultzatzen duena.

Sei dira Deskbeers enpresaren filosofia laburbiltzen laguntzen duten puntuak (beraien web orrian ageri dira):

 1.- Edatea merezi duen garagardoa. Benetako garagardo estilo desberdinak bakarrik banatzen dituzten (lager, ale, stout-ak, bitter-ak…).

2.- Zure langileak saritu. Sari bat merezi dute aste osoan zehar gogor lan egin duten lantegiko langile zein nagusiek.

3.- Garagardo berriak dastatu. Deskbeers-eko garagardo adituen garagardo gomendioak entzun eta garagardo berri eta interesgarriak dastatu.

4.- Bertako garagardoa bultzatu. Zergaitik edan kanpoko garagardoa hementxe bertan dituzunean hoberenak?

5.- Garagardo ona Pub batetara joan gabe. Zaila izan daiteke garagardo ona Pub batetik kanpo lortzea, Deskbeers-ek lana erraza egiten du zuretzat.

6.- Alperra izan. Garrantzitsuegia zara dendetaraino joateko, utzi guk garagardoa zuri eramaten.

DeskBeers

Oraingoz ostiraletan 13.00-17.00 bitartean egiten dute banaketa interesa duten enpresetara 12 garagardo botilako kaxetan, botila bakoitzak 2,5 libra + B.E.Z-a balio duelarik.

Denbora lehengai baliotsua dugu!

Gaurkoan The Kernel artisau garagardo enpresaren inguruko aipamen bat egin nahiko nuke. Ez naiz beraien garagardoen inguruan arituko.

Beraien lan egiteko/antolatzeko filosofia edo modua azaldu nahi dut guk lanarekiko dugun erlazioaren inguruan hausnarketa bat egitearren.

Zazpi pertsonek egiten dute lan The Kernel-en eta astean lau egun egiten ditu lan bakoitzak, egun hauetako bat larunbatetan egin ohi duten “ate-ireki” eguna delarik (duela 7-8 hilabete hala egiten zuten lan behintzat). Kide guztiek dakite garagardoa ekoizten eta egin behar guztiak aurrera eramaten ere.

Artisau garagardo enpresa askorean “jabeak” enpresaren sortzaile zein bertako langile izan ohi dira. Sorturiko enpresa beraiena izanik, norberaren baitan egon ohi da (beste sektore batzuetako enpresa txiki berri askoren kasuan bezala) erabaki guztiak, lan antolamendua hauetako bat izanik.

Egia da proiektu berri guztien hasierek esfortzu extra bat behar izaten dutela lehenengo hurratsetan, baina kontutan hartzen al da/dugu ondoren zenbat denbora eskainiko diogun?

Zein da nik lan egitearen helburua? Eguneroko bizitzan ditudan “beharrak” pertsonalak al dira edo inguruak sortutakoak? Astean 5-6 egunetan lan egin nahi al dut gizarteak iada hori “normaltzat” bezala jotzen duelako? Lau egun lan eginda ez al litzateke nahikoa izango nire beharrak edo enpresaren “egin beharrak” aurrera eramateko?

Alternatiba asko dago. Garrantzitsuena norberak zenbat energia eskaini nahi dion lanari eta nola antolatu nahi duen bere lana planteatzea dela iruditzen zait. Desberdinak gara eta behar zein bizimodu desberdinak ditugu guztiok, hortaz, zergaitik dugu lanaldi estandar bat gehiengoak ?

Denbora gurea da, izan gaitezen hortaz gu gure behar eta nahien arabera denbora hori kudeatzearen arduradun.  

Gora London Export Stout 1890!

LUPULU MOTAK: Chinook

Chinook lupulua EEBB-tan garatu zen 80. hamarkadan Pethan Golding eta USDA 63012 landare arra gurutzatuz.

Jatorria: E.E.B.B

Mota: Usaina zein mikatztasuna/garratztasuna emateko egokia da.

Erabilera/Kalitatea: IPA zein APA garagardo estiloetan oso ondo doa baina askotan baita porter, stout zein beste azaleko hartziduraz ekoizturiko (Ale) beste garagardo batzuetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak:  Pomelo, belar  zein erretxin usainak antzeman daitezke egosketa bukaeran zein Dry hopping bezala gehituz hartzidura ondoren.

chinook

The Kernel-en Chinook Pale Ale eta India Porter Simcoe Chinook, London Fields-en Shoreditch Triangle IPA, Flying Dog-en Imperial IPA single hop Chinook edota Mikkeller-en single hop Chinook IPA dira lupulu hau daramaten garagardo batzuen adibide.

 

 

Argazkia: www.anotherpintplease.com