Gaurkoan zihurrenik amerikar Pale Ale eta IPA zale askori gustatuko zaien lupulu bati buruz hitz egingo dugu: Centennial.
Lupulu hau 70. hamarkadan garatu eta 1990. urtean kaleratu zen. Brewer´s Gold landare eme bat eta EEBBtako nekazaritza departamentuaren hibrido bat gurutzatuz lortu zen.
Jatorria: E.E.B.B
Mota: Usaina emateko zein mikatztasuna/garratztasuna (% 8-12 alfa azido) emateko ere erabiltzen da.
Erabilera/kalitatea: Amerikar Pale Ale garagardoak ekoizteko erabilia gehienbat baina beste estilo batzuetan ere erabiltzen da.
Ezaugarriak: Cascade lupulularen oso antzekoa da, zitriko (pomeloa) eta lore usain atseginak gehituz garagardoari.
Gustuko al dituzue lupulu hau daramaten garagardoak? Eta lupulua bera etxean garagardoa egiten duzuenok?