Kroaziako kontuak

Kroazian egon naiz oporretan aurretik esan nizuen bezala, eta nahiz eta denbora dexente pasa den 90. hamarkadan jasan zuten gerra zibila atzean utzi zutela, eragin handia du gaurko Kroazian.

Oliba eta mahastien lurraldea da, arrantza eta turismoa ere diru iturri oso garrantzitsuak dituena, baina garagardo kultura gutxi zabaldua dago , zaila baita garagardo komertzial estandarrez gain artisau garagardorik aurkitzea.

Split hirian pasa nuen lehenengo eguna, kostan kokatuta dagoen kale estu ugariz betetako hiria. “Pivo” esaten zaio garagardoari Kroazian eta hiri eta herri askotako “alde zaharra” oso kale estuez osaturik dago. Garagardo kupel eta botilak tabernetara eramateko argazkiko ibilgailuak erabiltzen dituzte.

IMG_1945

Bertako garagardo sektorean azpimagarri dena, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala (Alemanian adibidez), garagardo marka batzuek botilak berrerabiltzen dituztela da. Botila hutsak dendara bueltatzean dirua ematen dute, horrela jendea “esfortzu” hori egitera animatzen dute. Beira berziklatzeak energi kontsumo handia du, eta beira ekoizteak zer esanik ez, garbiketa oso on bat jasan duen botila bat berrerabiltzea aukera sustengarriena izanik.

IMG_1969

Hurrengo argazkian Ertamerika zein Afrikako herrialde askotan ikusi daitekeen “erabat patrozinatutako” denda bat duzue, horrelako bat baina gehiago ikusi nuen. Nahiz eta denda osoa PAN garagardo enpresaren iragarki bat izan, janari denda txiki bat da.

IMG_1951 Gaurkoz hori da guztia, bihar Kroaziako gauza gehiago izango ditugu!