Garagardo ekoizleak produktu berriak eskaintzen saiatzen dira lehengai bereziak gehituz, heltze prozesua edukiontzi berezietan egiten, etab.
Sapporo´s space barley garagardoa espazioan hazitako garagarra erabiliz ekoiztu zuten. 2006. urtean Japonia eta Errusiako zientzilariek garagarra espazioan nola hazi zitekeen aztertu nahi zuten eta horretarako garagar haziak bidali zituzten “International Space Station”-era eta Zvezda Service moduluan erein zituzten.
Sapporo maisu-garagardogile japoniarra izan zen 4.belaunaldiko garagarra garagardoa ekoizteko erabili zuena. % 5,5 alkohol bolumenean zuen garagardoa lortu zuen eta seiko kaxetan 110 dolar/kaxako prezioan saldu zen.