Nazioarteko artisau garagardo azoka antolatu dute Aranda de Dueron hurrengo hilabeterako.
Izena: “El arte de la cerveza sana”
Data: 2013ko Ekainak 27-30 bitartean Ordutegia: 12:00 -24:00
Kokalekua: Recinto Ferial (Aranda de Duero, Burgos)
Garagardoak:
Espainiako 13 artisau garagardo enpresen presentziaz gain beste 8 herrialde desberdinetako garagardo enpresek hartuko dute parte. Garagardo estilo desberdin ugari egongo da, inguratzen denak non aukeratu izango duelarik.
Eskoziako Brewdog, E.E.B.B.-tako Flying Dog eta Rogue, Belgikako garagardo trapistak ditugu adibide bezala. Arabako VG Noster ere bertan izango da.
Hitzaldi eta ekintzak:
Garagardoak edateaz gain, hitzaldi eta ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izango du, bertako zein atzerriko aditu desberdinen eskutik: John Holl (EEBB) kazetari, idazle eta artisau garagardoetan aditua, Josie Ludford (Eskozia) Brewdog-en ordezkaria, Melissa Cole (Ingalaterra) kazetari eta artisau garagardo dastatzaile aditua, Enrique Cacicedo (Espainia) Dougall´s enpresako garagardogilea etab. luze bat gehiago.
Egitaraua ikusteko esteka: Klik egin.
Informazio gehiago: www.feriacervezartesana.com
Adi egon astelehenean artisau garagardo azoka honetara joateko 2 sarrera irabazteko aukera izango baituzue.