BERRIAK: Etxeandia eta Baias

Euskal Herriko bi garagardotegiren inguruko berriak dakarzkigu gaur, Etxeandia eta Baias garagardotegienak:

Etxeandia Garardauak enpresako garagardogile den Jonek pare bat gauza partekatu ditu gurekin:

– Orain arte ekoizten duen Lauaxeta garagardoa (Dunkel) uda garaian Stout motako garagardo bat izatera pasako da, Dunkel estiloko Lauaxeta neguan bakarrik ekoiztuko duelarik.

–  Azkeneko aldiz ekoizturiko Pumpkin Ale garagardoak izan zuen harrera ona dela eta kalabaza garaia iristean berriz ekoizteko asmoa duela adierazi du.

Libe-ren (basaranak dituen garagardoa) errezeta pixka bat aldatu du, orain gari piskat bat du, gozoagoa da eta gorputz eta alkohol kopuru handiagoak ditu.

 

Baias arabarrei dagokienez, erregularki ekoizten dituzten lau garagardoez gain (anbar, beltza, gari eta eko) %7 alkohol bolumenean duen “ROBUST” Porter garagardoa eta hori koloreko “Baias 99” (kupelean bakarrik) garagardo berriak izango dituzte laster.

 “Baias 99”-garagardoaren izena garagardoa ekoizten duten baserriko jabearen omenez da.