Pasteurizaziorik jasan ez duten eta botilan emandako hartzidura bat izan duten garagardoak atzerrian identifikatzea batzutan ez da hain erraza, bertako hizkuntzetan idatzita egoten baita informazioa normalean.
Ingelesez bottle conditioned hitzak erabili ohi dira, botilan emandako bigarren hartzidura batez “egonkortu” dela esan nahi du.
Alemanieraz mit hefe (legamiarekin), Flaschengärung (botilan hartzitua) edo natürtrub (berezko “sedimentuak”) hitzak erabili ohi dira.
Holandesez op gist eta met gist terminoek legamiarekin esan nahi dute.
Belgikako garagardoen kasuan frantsesez edo flandeseraz idazten dute: sur levure, sur lie eta op gist (legami sedimentuarekin esan nahi dute hirurek) eta refermentée en bouteille, fermentation en bouteille, hergist in de fles eta nagisting in de fles (botilan hartzidura jasanda)