BERRIAK: Afari-garagardo dastaketa Martxoak 21ean Irunen

Boulevard-garagardotegiak afari-garagardo dastaketa bat antolatu du Iruñako Naparbier garagardoekin. Afarian Nafarroako kalitatezko produktuak erabiliz eginiko plater desberdinak eskainiko dira.

Data: Martxoak 21, Osteguna

Kokalekua: Tabernan bertan

Prezioa: 30 euro

Dastatuko diren garagardoak:

– Undead (Imperial IPA)                          – Janis Porter (Porter)

– Sai Saison (Saison )                            –  The Beast 666 (Barleywine)

 naparbier

Izen emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

cafeteriaboulevard@gmail.com         Tfnoa: 943 536918

LUPULU MOTAK: Simcoe

Simcoe lupulua 2000. urtean merkaturatu zen Washington-en kokatua dagoen Yakima Chief Ranch enpresak garatu ondoren. Ez dira ezagutzen lupulu barietate hau sortzeko erabili diren lupuluak zein diren.

Errendimendu oso onak dituen landarea da. Mikkeller Simcoe Single Hop, Brewdog Punk IPA, Jai Alai IPA, The Kernel Simcoe IPA, The Kernel Pale Ale Chinook Simcoe etab. dira lupulu hau duten garagardoen adibide.

 simcoe

Jatorria: Washington (EEBB)

Mota: Usaina emateko eta baita mikatztasuna (garratztasuna) emateko erabili ohi da (% 12-14ko alfa azido kopurua baitu).

Erabilera/Kalitatea: Azaleko hartziduraz (Ale garagardoak) ekoizturiko garagardoetan erabilia, Amerikar PA eta IPA estiloak izanik ohikoenak baina Indian Red Ale, Barleywine, Amber Ale etab. bezalako garagardoetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak: Lupulu hau gehituta lortzen den mikatztasuna garbia da beste lupulu batzuekin alderatuta eta lupulu usaintsu bezala erabiltzen bada belar, pinu eta zitriko usainak lortu daitezke.

BEERTSOTAN! Garikoitz Ibarluzea

Atal berri bat estreinatzen dugu gaur Garikoitz Ibarluzearen eskutik. Londresen botatako “Beertsotan!” atalaren aurkezpen bertsoa da:

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=lKFdeMdfeHw[/youtube]

Bertsolaritza gustuko al duzu? Garagardoa izpide duten bertsoak egin ditzakezue blog honetako “Beertsotan” atalerako. Bideoak, idatzizko bertsoak etab. biltzea da asmoa. Atal honetan parte hartzeko ideiarik eduki ezkero, edo nola parte hartu jakin nahi izan ezkero hurrengo helbidera mezu bat bidali:

garagardoahotsa@gmx.com

Egun ona izan!

Mila esker Iñigo eta Gari!!