Doggi Style Classic Pale Ale (Flying Dog) berri bat jaio da

EEBB-tako Flying Dog artisau garagardo enpresak bere ikono izan den Pale Ale garagardoaren errezeta aldatu du.

Doggie Style Classic Pale Ale garagardoaren errezeta 1995. urtean garatu zuten eta nahiz eta harrera oso ona izan duen urte guzti hauetan, aldaketa bat behar zuela pentsatu dute Flying Dog-eko garagardogileek.

Artisau garagardoa edaten dutenen gustua eta artisau garagardo estilo desberdinek berak garapen natural bat dutela diote, eta eskuragarri dauden lupulu barietate berri eta interesgarriak kontuan izanda, hurrengo aldaketak egin dituzte Doggie Style Classic-ean:

  ” – Erabilitako caramel malta %40-ean gutxitu dugu.

   – Orain arte Whirlpool-ean eginiko Cascade lupulu usaintsu gehiketa 9,1 kg izatera pasa da hasierako 3,9 kg-en ordez.

   – Simcoe eta Citra lupuluak gehitu ditugu dry hopping-ean, lehengo Cascade lupuluaren dry hopping-az gain.”

Garagardo berrian nabari daitezkeen ezaugarriak deskribatzeko hurrengo hitzak erabili dituzte: “usain konplexuagoak eta gorputz pixka bat gutxiago du,  orokorrean borobilagoa den garagardo bat da”.

 Oraindik pixka bat itxaron beharko dugu hemendik garagardo hau probatu ahal izateko baina hori ere iritsiko da.

Gaur edango duzuen garagardo interesgarririk partekatzeko?

Mississippin etxean garagardoa egitea legeztatu dute!

Aurreko batean E.E.B.B-tako bi estatutan garagardoa etxean egitea debekatua dagoela komentatu genuen blogean. Ba Mississippin zorionez iada gauzak aldatuko dira!

Joan den Martxoak 18an Phil Bryant gobernadoreak garagardoa etxean egitearen inguruko legea berritu eta sinatu zuen, aurreko debeku hau ezeztatuz.

Uztailak 1etik aurrera izango da ofiziala lege hau. Berri on hau aprobetxatuz eta agian zuen etxean garagardoa egiteko gogoa piztu izana kontutan harturik, Lupulu webgunean lortu ditzakezuela garagardoa egiteko lehengai eta osagai guztiak gogorarazten dizuegu.

Egun ona izan!

ARTEA: Corner of a Café-concert, Edouard Manet

Margolari eta artista desberdinek eguneroko bizitzako momentuak isladatu izan dituzte historia osoan zehar.

Garagardoaren garrantzia eta presentzia handia izan da gizakiaren historian eta Edouard Manet-ek eginiko hurrengo margo-lanak  halaxe erakusten digu. Londresko National Gallery-n  duela hilabete inguru ikusi nuen eta ikusgai dagoen kuadroa da hurrengoa.

Corner in a cafe concert

Lanaren izenburua: Corner of a Café-concert

Egilea: Edouard Manet

Urtea: 1870-80 urteetako lan bat dela uste da.

Ez dakit nire “gaixotasuna” den edo zer, baina kuadro honetan bizitasun gehien duen edo deigarriena suertatzen zaidana emakumeak dituen bi garagardoak dira.

Margo lan hau hasiera batean Parisko Brasserie de Reichshoffen kuadro baten zati bat da, Manetek berak bitan zatitu zuena lana bukata baino lehen.

Garai hartan zerbitzari emakumeak ez omen ziren hain ohikoak Brasserie-etan.

BITXIKERIAK: Iron Maiden garagardoa

Iron Maiden musika taldeak Trooper izeneko garagardoa kaleratu du Ingalaterrako Robinsons Brewery enpresarekin batera.

Ez da lehenengo aldia musika talde batek bere izenean eginiko garagardo bat “ekoizten” duena. Honen adibide, Sepultura, AC/DC eta Motorhead ditugu.

Argazkian klikatu Bruce (Iron Maiden)  “Robinsons Brewery” garagardo enpresan Trooper garagardoaren inguruan hitz egiten ikusteko.

Iron-Maiden

 % 4,7 alkohol bolumenean duen Ingalaterrako premium ale estiloko garagardo bat da Bruce eta beste taldeko kideek “cask” (ingalaterrako kupelak) eta botiletan merkaturatuko dutena.

 
Cask: Ingalaterran Real Ale ("benetako" azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak) 
garagardoak bonbeatuz (inolako CO2 edo N2 bezalako gasik erabili gabe) zerbitzatzen 
diren kupel berezia.