EEBB-tako Flying Dog artisau garagardo enpresak bere ikono izan den Pale Ale garagardoaren errezeta aldatu du.
Doggie Style Classic Pale Ale garagardoaren errezeta 1995. urtean garatu zuten eta nahiz eta harrera oso ona izan duen urte guzti hauetan, aldaketa bat behar zuela pentsatu dute Flying Dog-eko garagardogileek.
Artisau garagardoa edaten dutenen gustua eta artisau garagardo estilo desberdinek berak garapen natural bat dutela diote, eta eskuragarri dauden lupulu barietate berri eta interesgarriak kontuan izanda, hurrengo aldaketak egin dituzte Doggie Style Classic-ean:
” – Erabilitako caramel malta %40-ean gutxitu dugu.
– Orain arte Whirlpool-ean eginiko Cascade lupulu usaintsu gehiketa 9,1 kg izatera pasa da hasierako 3,9 kg-en ordez.
– Simcoe eta Citra lupuluak gehitu ditugu dry hopping-ean, lehengo Cascade lupuluaren dry hopping-az gain.”
Garagardo berrian nabari daitezkeen ezaugarriak deskribatzeko hurrengo hitzak erabili dituzte: “usain konplexuagoak eta gorputz pixka bat gutxiago du, orokorrean borobilagoa den garagardo bat da”.
Oraindik pixka bat itxaron beharko dugu hemendik garagardo hau probatu ahal izateko baina hori ere iritsiko da.
Gaur edango duzuen garagardo interesgarririk partekatzeko?