LUPULU MOTAK: Simcoe

Simcoe lupulua 2000. urtean merkaturatu zen Washington-en kokatua dagoen Yakima Chief Ranch enpresak garatu ondoren. Ez dira ezagutzen lupulu barietate hau sortzeko erabili diren lupuluak zein diren.

Errendimendu oso onak dituen landarea da. Mikkeller Simcoe Single Hop, Brewdog Punk IPA, Jai Alai IPA, The Kernel Simcoe IPA, The Kernel Pale Ale Chinook Simcoe etab. dira lupulu hau duten garagardoen adibide.

 simcoe

Jatorria: Washington (EEBB)

Mota: Usaina emateko eta baita mikatztasuna (garratztasuna) emateko erabili ohi da (% 12-14ko alfa azido kopurua baitu).

Erabilera/Kalitatea: Azaleko hartziduraz (Ale garagardoak) ekoizturiko garagardoetan erabilia, Amerikar PA eta IPA estiloak izanik ohikoenak baina Indian Red Ale, Barleywine, Amber Ale etab. bezalako garagardoetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak: Lupulu hau gehituta lortzen den mikatztasuna garbia da beste lupulu batzuekin alderatuta eta lupulu usaintsu bezala erabiltzen bada belar, pinu eta zitriko usainak lortu daitezke.