Etxean garagardoa egiten al duzu? Edo agian egunen batean zeuk etxean egindako garagardoa edan nahiko al zenuke? Ba Lupulu-ko kideek behar duzun guztia dute. Zer den Lupulu.com ? Ba etxean garagardoa egiteko beharrezko diren lehengai eta tresnak saltzen dituen internet orri bat da, baina ez hori bakarrik. Hona hemen proiektuaren deskribapena beraien hitzetan:
“Etxean garagardoa nola egiten den jakin eta ikasi nahi duen jendeari informazioa emango dion webgunea izango da lupulu.com. Eta informazioarekin batera, etxeko garagardoa ekoizteko osagaiak erosi ahal izango dira bertan. Pixkanaka DIY filosofiarekin etxeko ekoizpen txikien eta garagardozaleen bilgune izan nahi du, eta horregatik espazio irekia izango da etxeko garagardoaren eta mikroekoizpen garagardoaren munduan dabilen edonorentzat” LUPULU.COM
Badakizue hortaz, nahiz eta garagardoaren ekoizpenaren inguruan jakintzarik ez eduki, lupulu.com-eko kideek egin duten Lupulu Pale Ale errezetarekin eta beraien eskuliburua jarraituz, Pale Ale estiloko garagardo bat egiteko aukera izango duzue: