URTE BERRI ON GARAGARDO ZALE GUZTIOI!!!

Urte berri on!

Zer moduz pasa zenuten urteko azken gaua? Nirea Euskal Herritik kanpo pasa dudan lehenengoa izan da. Eguna iritsi zen arte ez nuen erabaki nola ospatu eta azkeneko orduan erreserbatu genuen afaltzeko tokia Greenwicheko (Londres hego-ekialdea) jatetxe batetan.

Egun horretan bertan, “Mezularia” irratsaiotik deitu zidaten 31 gauean edaten diren  edarien inguruan hitz egiten ari baitziren. Kava, ardoa, patxarana eta bestelako edariek normalean lehentasuna izaten dute horrelako egunetan etxe eta jatetxeetako mahaietan.

Niri ere galdetu zidaten irratsaio honetako kideek ea zer edateko asmoa nuen afaltzeko. Erreserbatua genuen jatetxean sekula egon gabe nengoen, eta zoritxarrez, jatetxe gehienetan ardo karta oso luze eta zaindua duten arren,  garagardoarena ez da asko zaintzen, horregatik ardoa aukeratuko nuela zihurraski komentatu nien, afaldu ostean hori bai, gabonetako garagardoren bat edango nuela zihurraski ezagutzen dudan mikrogaragardotegi batetatik pasatzeko asmoa bainuen.

Hara ba zein izan zen nire 31 gaueko sorpresa atsegina, edari karta hartu nuenean bertako mikrogaragardotegi batek ekoiztutako 3 garagardo desberdin ikusi nituenenan!

Meantime garagardotegiaren Pilsen, Pale Ale eta garizko garagardoa edan nituen barazki zopa, ahate haragia eta izozkidun txokolatezko “Suffle” ikaragarrizko menuarekin batera gozatzeko.

Zopa eta garagardoak

Pale Ale garagardoa eta ahate haragia