Nahiz eta euskaraz ez dugun aditz konkretu bat garagardoa ekoizteko ekintza deskribatzeko (garagardoa egin, garagardoa ekoiztu edo horrelakoez gain…), beste hizkuntza batzuetan badago.
Ingelesez eta alemanieraz adibidez “To brew” eta “Brauen” aditzak erabiltzen dira hurrenez hurren. Bai Ingalaterrak zein Alemaniak Euskal Herriak baina garagardo ekoizpen historia askoz aberatsagoa dute, hortaz ez da harritzekoa ere hau horrela izatea.
Bitxia dena Ingelesezko “To brew” aditzak beste esanahi bat ere baduela da, “To brew coffee”, hau da, kafea egitea.
Kafea eta garagardoa, a ze bi edari!!!
eta frantzesezko ” brasser ” aditza? iparraldean euskeratuta ote dute?
Epa Asier!! Ba nik begiratu eta dakidanagatik ez dago ez iparraldean euskaratua dagoen aditzik… Honen inguruko zerbait entzun edo irakurtzen baduzu, idatzi eta horren berri eman mesedez. Mila esker zure iruzkinagatik!! Egun ona izan!!