Asteartean eduki genuen Londresko garagardo ekoizleok hilabetean behin gutxi gora behera izaten dugun bilera. Mundua oso txikia dela esaten dugu askotan eta horixe bizi izan nuen nik astearte honetan bileraren hasieran.
Moncada garagardotegiko Julio argentinarrarekin hitz egiten nengoela, hantxe ikusi nuen Ben gugagana zuzentzen, duela 6 bat urte Koloniako (Alemania) mikro garagardotegi batean nire lehenengo praktikak egiteko aukera eman zidan garagardogilea hain zuzen ere!
Urteak ziren bere berririk ez nuela, eta duela 2 hilabete inguru iritsi dela Londresera kontatu zidan, hemengo garagardo enpresa batetan lan egitera.
Lehenengo “sorpresa” honen ondoren, bilera nahiko ongi joan zen. 30 bat pertsona bildu ginen eta LBA-k jaialdi txiki bat antolatuko duela erabaki adostu zen, gure artean antolatutako ekitaldi ez oso handi bat, eta hemendik urtebetera handiagoa den garagardo jaialdi batetan pentsatzen hasi gaitezkeela ere komentatu zen.
Hiru garagardo enpresa handienetariko ordezkariek ere beraien laborategiak erabiltzeko aukera luzatu ziguten LBA-ko beste kideoi.
London Fields Brewery garagardotegian izan zen bilera, nahi adina garagardo edateko aukera izan genuen eta nik Galaxy IPA, Marynkya IPA, Delta IPA, Love not war eta Porter bat probatu nituen.
Oso ondo afaldu genuela ere esan beharra dago. Bilera ostean bertan geratu ginen gutako batzuk garagardoaren inguruko kontuez berriketan.
Hurrengo bilera, Abenduak 4an izango dugu, Camden Town Brewery garagardotegian.