Asteburua Beasainen pasa dut eta larunbatean elkartean afaria genuenez, Londrestik garagardoa eramatea pentsatu nuen. Bost litrotako hiru lata handi (garizkoa, amerikar IPA eta beltza) eta 5 botila.
Motxila bat eta fakturatu behar nuen maleta bat eraman nituen, bigarren honetan sartu nuen garagardo guztia. Fakturatzeko tokira iretsi eta maletak 24 kg pisatzen zituela ikusi nuen (20 kg zen gehienez eraman ziteeken pisua)!! Maletan nuen arropa gutxia kendu nuen eta… 23 kg!! Garagardo botilak kendu nituen iada besterik egiterik ez nuenez ….eta… 19,9 kg!! Nahiz eta botilak nirekin eramateko aukerarik ez izan, 15 litro neramatzala pentsatzen kontsolatu nuen nire burua. Bitartean hori bai, hegazkina hartu aurretik botilaren bat edan beharko nuela pentsatzen nebilen.
Fakturatzean niri kasu egiten ari zitzaidan emakumeak fakturatuta dagoela dioen pegatina jarri zion maletari eta nik ea maleta kontuz erabil zezaten adierazteko pegatina bereziren bat edo jartzerik ba al zuten galdetu nion (“kontuz ibili” edo “Fragil” bezelakoren bat)… 15 litro garagardo ditut… “Bai! Frágil dioen pegatina baina hau jarrita maleta H zonako beste toki batetara eraman beharko duzu, horrela izendatzen diren maletak ez baitira normalekin batera joaten” esan zuen.
“OK!” esan nion eta haruntz habiatu nintzen… bidean nioala zera pentsatu nuen… “Nik iada maleta fakturatuta dagoela dioen pegatina dut maletan, hortaz berriz botilak barrura sartu ezkero ez dira konturatuko, pisua berez fakturatze momentuan begiratu baitute…”
Horrelaxe egin nuen eta… Yeahh!! Premio!! “Frágil” maletak jasotzen dituzten tokian barruan dagoena zer den besterik ez dute ikusten (edo behintzat horrela izan zen nire kasuan), eta ez dute pisua berriz begiratzen.
Askotan bezeroei ordaintzea tokatzen zaigu bata ez bada besteagatik hegazkin konpainietan… oraingoan zorionez ez da hala izan!!