UKIP-UK Ingalaterrako alderdi politiko bat da, “Pub”-aren alderdi bezala deskribatzen du bere burua eta nahiko deigarria iruditu zaidan kanpaina bat jarri dute martxan, “Save the Pub” kanpaina. Pub”-ek gizartean duten garrantzia azpimarratzen dute eta hauen egoera hobetzearren hasi dira kanpaina honetan lanean. Alderdiaren hitzetan, 4 “Pub” isten dira egunean Erresuma Batuan.
Tabakoa erretzearen debekuarekin dira bereziki kritikoak, lege hau ezarri zenetik 700 bat “Pub” itxi direla Londresen baitiote.
Honetaz gain, gelditu gabe igotzen ari diren garagardoari ezarritako tasaren aurka eta supermerkatuetan edari alokoholikoei jarri dieten prezio fijo minimoaren aurka ere ageri dira.
Bertako garagardo ekoizle txikiak ere oso kontutan edukitzen dituzte eta garagardo fabrikaren batek inguruko komunitatearentzat kaltegarri den ekintzarik egin ezkero, hauek publikoki eta hedabide desberdinetan salatzeaz ere arduratzen dira.
Hurrengo astean irakurri ahal izango dituzue alderdi honetako kide batek garagardo fabrika baten zuzendariari idatzitako gutun baten zati garrantzitsuenak.