Garagardo ekoizpen industrial batetaz ari garenean, hartziduraren ondoren heltze prozesua (edo bigarren hartzidura) ematen da, eta behin hau bukatu ondoren garagardoa 0º C-tan mantentzen da.
Honekin garagardoa gardena egotea ekiditen duten sustantziak eta legamia sedimentatzea lortzen da. Modu honetara eginiko klarifikazioari “Klarifikazio natural” esaten zaio.
Klarifikazio hau ona edo ez hain ona den hurrengo faktoreen baitan dago:
– Legami mota
– Tenperatura (tenperatura bajuagoekin emaitza hobeak lortuz)
– Denbora (Denbora luzeagoekin emaitza hobeak)
– Klarifikazio tratamenturik egin den edo ez
– Ontzien geometria
Heltze ontzietan garagardoa ondo klarifikatu dela esaten da 0,5- 1 milioi legami zelula/ml badaude eta uhertasuna* 8-10 EBC bitartekoa bada pilsner garagardoen kasuan.
Garai batetan nahikoa izaten zen garagardoa horrela klarifikatzea kontsumitu ahal izateko, baina gaur egungo exigentziek edo enpresa handien lan egiteko moduak “Klarifikazio teknika artifizialak” bezala ezagutzen direnak erabiltzera bultzatu dituzte. Teknika hauen barnean zabalduen daudenak zentrifugazioa (normalean iragazpena baino lehen erabilia) eta iragazpena dira, baina teknika hauen inguruan beste egun batean jardungo dugu.
Artisau garagardo ekoizleek ez dute horrelako klarifikazio teknika artifizialik erabiltzen. Aurrerago ikusiko dugu baita zein diren garagardoa egonkortzeko ekoizle mota hauen lan egiteko modua.
*Uhertasuna: Turbidez gazteleraz edo turbidity ingelesez