GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Munich haragi marinatua

Hurrengo errezeta hau sukaldean aritzea gustatzen zaienentzat da, edo behintzat, pazientzia dutenentzat, gau oso batean (edo 24 h) zehar utzi behar baita marinatzen haragia.

Zailtasuna: Erraza-ertaina

Osagaiak (5 pertsonentzako):

– 3 garagardo botila                                                  – Olioa

– Tipula handi bat (zati txikitan moztua)                   – Azanahoria (xaflatan moztua)

– Piperbeltza (goilara txiki baten 1/4)                        – Irina (Goilarakada bat)

– 1,5 kg behi haragi (kubotan moztu)         – Laranja azala txiki-txiki egina ( 2 goilarakada)

– Andere mahats jelea (2 goilarakada)                      – Limoi zukua (goilarakada bat)

Prestaketa:

“Bowl” batean tipula, gatza, garagardoa, piperbeltza eta haragia jarri eta 12-24 orduz marinatzen utzi hozkailuan.

Haragia atera eta ongi xukatu (likidoa kendu), marinatzea gerorako gordez.

Olioa jarri lapiko batean eta haragia pixka bat frijitu. Marinatzea eta azanahoria gehituko dugu ondoren; tapatu eta 2 ordu eta erdi sukaldatu su bajuan. Ondoren irina ur pixka batekin nahastu eta gehitu saltsara laranja azala, limoi zukua eta andere mahats jelearekin. 5 minutu gehiagoz sukaldatu eta prest egongo da!