BITXIKERIAK: BIHARAMUNA EKIDITEKO AHOLKUTXOAK

Ostiralean biharamunaren inguruan aritu ginen, eta gaur, agindu bezala, hau ekiditeko jarraitu ditzakegun aholku batzuk partekatuko ditut zuekin.
Lehenik eta behin, edaten hasi aurretik egin dezakegunari buruzarituko gara. Edari alkoholdunak edan baino lehen gorputza mineral, bitamina eta ur erreserbez betea edukitzea da hoberena. Hori lortzeko, 2 ordu lehenago gantz, azukre (fruktosa hoberena) eta C eta B bitaminak (bereziki B12) dituzten elikagaiak jatea ezin hobea izango litzateke: Eztia eta sagarra adibidez fruktosa asko duten elikagaiak dira, zitrikoek, piperrek, esneak eta Yogourt-ak “C bitamina” asko dute (ez ahaztu C bitamina gehien duten elikagaiak freskoak direla), haragiak, arrain urdinak, zereal integralak etahonen deribatuak (irina, gailetak, etab.), intxaurrak… B bitamin augari dute. Mineral asko duten eta azkar asimilatzen diren edari isotonikoak edatea ere oso gomendagarria da.
Zitrikoak
Behin edaten hasi garenean, nahiz eta agian ez zaizuen hain erraza suertatuko, ona izaten da elektrolito eta gatz mineral asko dituen ura edatea garagardo eta garagardo artean, ur galera ekiditeko. Fruta jatea ere eskertuko du gure gorputzak. Nahiz eta jakina izan, alkohol mota desberdinak nahastea saihestu, hauen alkohol eta hartzidura azpiproduktuak desberdinak baitira, gorputzari hauen metabolizazioa zailtzen diena. Lotara joan aurretik, ur asko edatea eta eztia eta ogi txigortua jatea gomendatzen da, eztiak duen fruktosak alkohola azkarrago metabolizatzen lagunduko baitu eta ogiaren karbohidratoek sabelaren gehiegizko azidotasuna neutralizatzen laguntzen du eta.
Eztia
Orain arte komentatu diren aholkuak jarraitzen badituzue, biharamunaren ondorioak asko murriztuko dituzue. Hala ere hurrengo egunean, gorputzean gera daitekeen alkohola kanporatzeko ona izaten da aire freskoa biriketara eramatea, paseo bat emanez adibidez. Izerdiak ere toxinak kanporatzen laguntzen du, dutxa oso bero batekin lortu dezakeguna besteak beste. Mineral asko duen edari isotoniko bat edatea, eta sodio, potasio, fruktosa eta bitamina asko dituzten( platano eta tomatea adib.) elikagai ugari ahoratzea ere ona da. Seguruaski jakingo duzuela, baina salda bero batek ere ikaragarri laguntzen duela gogorarazten dizuet.
Babadakizue, hurrengoan lagunekin garagardoak edatera irtetzen zaretenean, bakoitzak biharamuna ekiditeko zerbait eraman, batek platanoak, besteak gazta, baten batek yogurt-ak… ez litzateke ideia txarra izango ezta? 😉