Bihar St. Patrick eguna ospatuko da gure inguruko “Pub” Irlandar askotan, eta Irlandan baita noski! Baina, zer dela eta ospatzen da egun hau? Eta zergatik edaten da garagardo berdea? Hasieratik hasiko gara:
St. Patrick eguna Martxoak 17an (San Patrick hil zen data) ospatzen den festa egun bat da, festa egun erlijioso eta kultural bat hain zuzen ere, kristautasuna Irlandara iritsi izana ospatzen duena.
San Patrick IV. mendean jaio omen zen erromatarrek kontrolpean zuten Britainiako zatian eta bere hitzetan, 16 urte zituela Irlandar erasotzaile batzuk bahitu eta Irlandara eraman zuten, morroi bezala lan egitera. Baita bere hitzetan, amets batean Jainkoak kostara joateko esan omen zion, eta bertatik itsasontzi batean Britainara bueltatuko zen. Bertan denbora bat pasa ondoren, 432. urtean Jainkoaren beste “mezu” bati kaso eginez, Irlandara bueltatu zen bertako fedegabeak kristautzeko asmoarekin.
Nahiz eta hasieran San Patrick kolore urdinaz erlazionatuta egon zen, denbora pasa ahala (XVII. mende hasieran) kolore berdea gainontzen hasi zen egun honen ospakizunetan, hirusten erabilera zela eta gehienbat, landare hau erabili baitzuen berak irlandar fedegabeei kristautasun doktrina irakasteko.
Horregatik, gaur egun Irlandarrek festa nazional bezala ospatzen duten honetan, arropa, txapel eta GARAGARDO BERDEA ikusi daiteke nonahi.
Garagardo hau, normalean edaten den garagardo argi bat da, desberdintasun bakarra, garagado hau berdea izateko janari koloratzaile berde bat gehitu zaiola da.
Irlandar historiaren zatitxo bat eta bereziki egun honi buruz gehiegi irakurri duzula irudituko zaizu agian garagardoa zergatik den eta edaten duten berdea jakiteko… 🙂
Asteburu ona pasa!