MARTEN BIZIRIK BA AL DAGO?

Lurretik kanpo bizirik dagoen askotan galdetu izan da gizakia eta orain arte ez gara galdera honi erantzun bat emateko gai izan. Zihurraski zuetako bakoitzak honen inguruan pentsatzeko aukera izan duzue noiz edo noiz, iritzi propio bat eta guzti edukiko duzuelakoan nago gainera (horrela ez bada, orain duzue horri buruz pixka bat pentsatzeko beta).

Orain dela urte batzuk egin zuten bideo batean galdera honi erantzuteko asmatu zuten esperimentua duzue ikusgai:

Bizirik aurkituko dutela uste al duzue?

BITTER ALE

Sailkapena ataleko azkeneko sarrera Alemaniako Kölsch garagardo motari buruz izan zen eta oraingoan Alemania utzi eta Ingalaterra aldera joko dugu, bertako Bitter Ale garagardoa hobeto ezagutzeko asmotan.

“Ale” bati buruz ari gara, baina Pale Ale garagardoak baina ilunagoak izaten dira (ez guztiak), hauek baino gorputz gutxiago baina garratztasun handiagoa dutelarik.

Harviestoun Bitter

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  9 -13 ºP

Malta: Garagar malta arruntak eta gehienezko %10-15 malta bereziak. Beste zereal mota batzu ere erabiltzen dira batzutan.

Kolorea: 15-30 EBC , urre ilun eta kupre kolore bitartekoak dira normalean.

Alkohol edukia: % 4 – 5,5 bitartean .

Lupulua: 25-40 IBU tarteko garratztasuna bilatzen da lupulu gehiketarekin. Garratztasuna ematen duten lupuluak eta lupulu usaintsuak erabiltzen dira. “Dry Hopping”-a ere egiten da batzutan (Lupulua heltze ontzietan gehitzea da, baina azalduko da hau aurrerago blogean).

Garagardo hauek normalean tabernetako kupeletarako (cask conditioned) egin ohi dira baina botilak saltzen dituzten enpresak ere badaude. Alkohola ez da oso nabaria izaten eta lupuluaren lore usainak maltaren usainei gainentzen zaie.
Hiru Bitter Ale mota aurki ditzakegu, jatorrizko dentsitatearen arabera (Eta ondorioz, alkohol edukiaren arabera) sailkatzen direlarik:
  – Ordinary Bitter: Dentsitate gutxiko muztioez ekoiztuak.
  – Best edo Special Bitter: Dentsitate ertainekoa.
  – Extra Special Bitter edo Strong bitter:  Dentsitate altukoak, batzuetan Pale Ale garagardoekin nahastu daitezkeelarik.

BITXIKERIAK: Musika ozenak alkohol gehiago kontsumitzera bultzatzen omen gaitu

Alkoholaren inguruko ikerketa interesgarri baten nondik norakoak helarazi nahi dizkizuet gaur. Ingalaterran dagoen Portsmoutheko Unibertsitatean musikak alkoholaren gustuan zein eragin duen jakiteko lehenengo ikerketa esperimentala egin da. Ikerketa hau aurrera eraman duena Lorenzo Stafford da.

Ikerketa hau lehenago egindako ikerketa baten emaitzak ulertzearren burutu da, non “jendeak alkohol gehiago eta azkarrago edaten zuela ikusi zen musika altua egon ezkero”.

Stanfforek aurrera eraman duen ikerketan 18-28 urteko 80 pertsonek hartu dute parte (69 emakume eta 11 gizon), pertsona hauek edari alkoholdunak edatera ohituta egonik. Ikerketako parte hartzaileek lau distrazio maila desberdinetako egoerak bizi zituzten (Erabateko isiltasunetik – musika ozena duen taberna batetako giroa simulatzen zuen egoera batetaraino) testu bat irakurtzen zuten bitartean. Partaideek gozoago aurkitu zituzten edariak musika ozena entzutean.

Stanfforren hitzetan, ikerketaren emaitzek “edari alkoholiko baten gozotasunaren pertzepzioa handiagoa dela musika ozena dagoen egoeretan inolako zaratarik gabeko egoera batekin alderatuta erakusten du”.

Hau horrela izanik, “eta gizakiaren gozotasunarekiko zaletasuna kontuan hartuta, alkoholaren kontsumoa zergatik den handiagoa toki zaratatsuetan ulertarazi dezakeen azalpen bat izan daitekeela” dio Stanforrek.

Ikerketaren inguruko informazioa “Food Quality and Preference” aldizkarian argitaratu da eta ikerketa aurrera eramateko dirua jarri duena “Alcohol Research UK” erakundea izan da, alkoholaren eragin negatiboak jendeari ezagutarazteko lan egiten duen erakunde bat.

 

 

Informazio iturria: www.dailymail.co.uk

 

 

EDALONTZIAK (VIII) : Goblet (edo Chalice)

Edalontzi oso interesgarriak dira Goblet edo Chalice bezala ezagutzen diren hauek. Argazkian ikusi daitekeen bezala, edalontzi hauen bereizgarriak aho nahiko zabala, gorputzaren altura antzekoa, eta gorputza eusten duen “hanka” dira.
Chalice edalontzia

Nahiz eta Goblet eta Chalice izenak edalontzi bera izendatzeko erabili, hauen arteko desberdintasuna edalontziaren paretaren loditasuna da, lehenengoak pareta finagoa duelarik. Edalontziaren paretaren gainkaldean ere urre edo zilar kolorez apainduta dauden edalontziak aurki ditzakegu.

Bi zentimetrotako aparra mantentzen duten edalontziak ere badaude, hau edalontzi barruko azpikaldean dituzten arraildura batzuei zor zaio, karbono dioxido nukleazio puntu batzuk sortzen dituena eta ondorioz etengabeko burbuilatxo korronte bat.

Edalontzi hauek Belgikako IPA, belgikako Strong Ale garagardo ilunak, Berliner Weisse, eta Belgikako Dubbel eta Quadrupel garagardo estiloak edateko egokiak dira.