Kaixo guztioi… atzo arratsaldean garagardo alemaniarren dastaketa bat izan nuen Madrilen dagoen garagardo espezializatuen denda batean, “Cervezorama Delicatessen Beer Shop“, eta bertan bizitakoa zuekin partekatu nahi dut gaurkoan.
20.00-etan hasi ginen, eta dastaketa honetarako, 5 garagardo desberdin aukeratu nituen:
– Koloniako “Sunner Kölsch” garagardoa
– Munich inguruko “Weihenstephaner Weissbier” (garizkoa)
– “Andechs Bock” (Bock estiloa)
– “Anderlecht Rauchbier” (garagardo ketua)
– Calvin’s Negra (garagardo beltza)
Sünner Kölsch garagardoa |
Alemanian garagardoak duen garrantzia zein den azaldu nuen hasieran, ondoren eskualde desberdinetan dauden garagardo mota desberdinak zein diren ikusi eta dastatu genituen garagardoei buruz informazio zehatzagoa eman nien dastaketara gerturatu zirenei.
Gargardoa dastatzerako orduan zein pausu jarraitu behar diren eta kontutan hartu behar diren gauzak ere azaldu ziren.
Bi ordu eta erdi iraun zituen dastaketak, eta bertan parte hartu zuten 10 pertsonek oso jarrera ona eta parte hartzailea izan zuten.
Hurrengo astelehenean beste garagardo alemaniarren dastaketa bat daukat toki berean, eta asteazkenean belgikako garagardoena Madrilgo “Plaza España-ko” taberna batetan… Emango dizuet baita belgikako dastaketaren berri hurrengo astean.
Beno, ostirala da iada eta asteburu oso ona opa dizuet!!
Aupa Igor
Aldez aurretik zorionak daukazu blog txukun honengatik. Garagardozaleak garenok zure ekarpenengandik asko daukagu ikasteko.
Joe, ilusioa egin dit aipatzen dituzun bost garagardo horien artean nire gogokoenetakoa den Andechs Bock aurkitzea.
Lagunak ditut Bavariako Schwabmünchen (http://g.co/maps/dqnjy) izeneko herri txiki batean. Bitan izan gara bisitatxo bat egiten eta behin gertu dagoen Andechs Kloster bisitatzera joan ginen. Hantxe probatu nuen bertako Bock garagardoa (http://goo.gl/wKEWW) Joe, zeinen garagardo ederra! Alkohol punttu altukoa da baina bere zaporea benetan goxoa da. Oraindik gogoratzen naiz nola disfrutatu nuen hango giroan garagardo honetaz.
Badago beste garagardo zoragarri bat ere han inguruan probatu nuena. Nire lagunen aitak Weltenburg-eko abadiara eraman gintuen (http://www.en.weltenburger.de/weltenburger.htm). Lekua zoragarria da. Danubio ibaiaren ondoan dago eta bertatik ibaian zehar dabiltzan txalupa turistikoetako batean buelta bat eman daiteke Danubioaren zati ederrenetako bat ikusteko. Txalupa horietan Weltenburg-en bertan mojak (oker ez banago, moja konbentu bat da) ekoizten duten garagardo pitxar pare bat dastatu genituen. Gure lagunen aitaren iritziz garagardo iluna omen zen goxoena eta horixe edan genuen (ez dut gogoratzen izena baina Weltenburg-en bertan egindakoa zela badakit). Garagardo bikaina zen, ya lo creo!
En fin, duela urte batzuk pasatutako une ederrak ekarri dizkidazu gogora. Eskerrik asko!
Egunon Jolaus!
Eskerrik asko! Pozten naiz garagardozalea zarela eta blog-a irakurtzen hasi zarela jakiteaz!
Nik zoritxarrez, nahiz eta inguru haietako lagun pare bat eduki, ez dut ez Andechs Kloster ezta Babaria eskualdea bisitatzeko zorterik izan baina garagardo eskualde benetan interesgarria da.
Bisitatu dituzun garagardotegiei edo garagardotegi bati buruzko zertxobait idatzi eta argazki pare bat bidaltzen badizkidazu, gustura jarriko dut blog-ean zuk bertan ikusi, ikasi eta edan duzun garagardoei buruzko testua. Animatzen al zara? Blog-ean atal berri bat hasteko aukera da… irakurleen txokoa!
Mila esker berriz ere, eta asteburu ona izan!