Hementxe dugu iada 3. urtez Jazpana Fest jaialdia!! Urriaren 28an hasi eta hilaren 31rarte iraungo duen jaialdi oso erakargarria, musika kontzertuez gain, ekintza ugari antolatzen baitira (Skate, 3×3 saskibaloia, guitar hero, argazki rally-a, film laburren emanaldia eta jazpanaokea!).
Beasainen izango da jaialdi hau eta musika taldeei buruzko informazioa zein ordutegiei buruzko informazioa aurkitu nahi izan ezkero, beraien web orria kontsulta dezakezue (Jazpana-ren Web orria).
Beno, blog hau garagardoari buruzkoa denez, jaialdi honetan edango den garagardoari buruz hitz egingo dut:
Jaialdirako aukeratu duten garagardoa KELER garagardoa da.
– 6 Kañero izango dira guztira, 4 barra handian eta 2 afaltzeko tokian.
– Kaña eta katxiak edateko aukera izango da, 2 euro eta 7 eurotan.
KELER garagardoa hitz gutxitan:
1890. urtean sortu zuten Kutz anaiek (Alemaniarrak) marka hau Donostian. Garai hartan El León izeneko fabrikan ekoizten zen, oraingo keler-en etiketan ageri den fabrikan alegia. Ordutik, eta jabe desberdinen eskuetatik pasa ondoren, kataluniako GRUPO DAMM taldea egin zen garagardo honen jabe, beraien esku hartuz garagardoaren ekoizpena.
Keler garagardo botila |
Jatorria: Damm enpresa (Katalunia)
Hartzidura mota: Oineko hartzidura
Malta: Garagar malta erabiltzen da.
Lupulua: Nahiko garratztasun leuna ematen dio lupuluak.
Kolorea: Urre kolorekoa.
Alkohol edukia: % 6,5 bolumenean.
Lager nahiko indartsua, garagar malta usainak nabarmentzen direlarik, baina ez gehiegi, eta zereal txigortuen usain pixka bat ere. Nahiko karbonatatua dagoen garagardoa da, bukaera lehorra uzten duelarik. 6 ºC inguruan edatea gomendatzen da.
Aupa Igor! Artikulu ederra! hala ere, datu interesgarri bat KELERaren inguruan. Nafarroako faktoria bakarrean egiten da eta DAMMek faktoria hua erostean Kelerra desagertarazi eta beraien beste zerbeza bat egitea pentsatua zuten (Urte zenbaki bat duen bat…).
Kontua da, faktoria erostean, Euskal Herrian zuten salmenta maial iksui zutela eta KELERrarekin jarraitzea produktiboa zela ikusi zutela 🙂
Zorionak blogagatik eta animo! Pasako naiz gehiagotan!
Mikel
Aupa Mikel!
Eskerri asko! bai, Keler-ek Heineken-i erosi zion marka, Heineken-ek Nafarroako Aranoko fabrikan ekoizten zuen garagardo hau, baina fabrika hau itxi egin zen duela urte batzuk eta ekoizpena zein marka, Damm-en esku dago gaur egun. Jende askok nabaritu zuen aldaketa hau, besteak beste, garagardoa ekoizteko erabilitako ura desberdina delako, ekoizpenean oso garrantzi handia duena.
bueno, animo Jazpanarekin ta bihar eongo gea!
Aio!