X. mendeari dagokionez, garai hartan garagardoarekin lotura zuten pare bat gauza azpimarragarri gertatu ziren Europan.
974. urtean adibidez, Otón II. enperadoreak Lieja hiriari garagardoa ekoizteko eskubidea eman zion.
Pixka bat iparralderago, eskandinaviar herrialdeetan iada oso harreman ona zuten garagardoarekin eta Haakon erregeak, honako hau agindu zuen: “Gabonetako jaialdian, gonbidatu guztiei garagardoa egiten erakutsiko zaie eta festak bukatu arte iraungo du”.