Garagardoak ez du edari bezala bakarrik balio, janari desberdinei beste zapore bat emateko ere erabili ohi da. Hemen azaltzen dizkizuedan pausoak, perretxikoak garagardo erara egiteko errezeta batetakoak dira:
Prestatzeko denbora: 30 minutu
Zailtasuna: Erreza
Osagaiak:
– Tipula 1
– 2 baratxuri
– Gatza eta piperbeltza
– Oliba olioa
– 200 gr. perretxiko
– 33 cl. garagardo (Calvin’s Pils adibidez)
Prestaketa:
Olioa, baratxuria eta tipularekin frijitu (“sofrito”) bat egin. Gatza eta piperbeltza gehitu, norberak nahi adiña.
Ondoren, zati txikitan egindako perretxikoak gehituko ditugu, noizbehinka nahastuz. 5 minutu inguru igaro ondoren garagardoa (33cl.) gehituko dugu.
Perretxikoak |
Egosten utziko dugu hau 15 minutuz, sua ez oso altu jarrita.
Errezeta hau oso egokia da erregositako haragi batekin batera jateko.
On ein!
Hurrengo errezeta:
Txahalki albondigak Franziskaner dunkel garagardo erara